NOR GAREN

Txomin Lijados y Barnizados-en, 30 urte pasa eginak ditugu zoruak lixatzen eta bernizatzen, eta parketa eta tarimak jartzen.

Zoruak lixatzeko eta bernizatzeko, berniz-poliuretanoa eta ur-berniz ekologikoa usainik gabea eskaintzen dugu. Baita ere jartzen dugu era guztietako parketa: itsatsia, flotagarria, laminatua, eta abar. Materialik onenak erabiltzen ditugu lanerako, emaitza on-ona izan dadin eta ahalik eta gehien iraun dezan.

Gainera, tarimak jartzen ditugu barru eta kanpoetan, zokaloak ezartzeaz ahaztu gabe. Barruan lan egitean arrastel gainean jositako laminekin eratzen ditugu zoruak, edo baita zolarri gainean ere, beti markarik eta hornitzailerik onenekin.

Beste alde batetik, espezialistak gara pipiaren aurkako tratamenduetan, bai ontzeko eta bai prebenitzeko, ager ez daitezen.

Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta egin ditugun azken lanetakoren bat ikustera, eta hor ikusi ahal izango duzu gure lanaren kalitatea, eta erreferentzia gisa erabili ahal izango duzu gure proiektuetakoren bat, kontuan izanik hurrengoa zurea izan daitekeela.

LIXATZEA ETA BERNIZATZEA

Txomin Lijados y Barnizados-en, era guztietako zoruak lixatzen ditugu. Gainera, adituak gara bernizatzen, eta akaberarik onena ematen diogu edozein gainazal eta erabilerarako.

Lixatze on bat ezinbestekoa da akabera biribil bat emateko. Horregatik, gure lanaren emaitza zuen etxean edo bulegoan ikusiko duzue egunero, eta argi geratuko da materialik eta makinarik onenekin egina dagoela.

Lixatzeak eta bernizatzeak zura eta hau babesten duen berniza errestauratzeko balio du. Denbora igaro ahala, erabiliak eta kanpoko eragileek eraginda, lurzorua desgastatzen doa eta kaltetu egiten da. Etengabeko desgaste horren ondorioz, parketak bere kolore naturala galtzen du eta batzuetan askatu eta altxa egiten da. Gure lixatuekin, berniz geruza zaharra kentzea lortuko duzu eta zuraren gainazaleko aurpegia beheratzea. Ondoren, bernizatuarekin, zure gustura, zoruaren distira lehen egunean bezala egongo da.

  • Poliuretano:

Oso material malgua da eta urratzeari erresistentzia handia diona. Ezaugarri nagusienetako bat du gainazalaren iragazgaiztasuna, zona horretan esposizio mekaniko handia dagoenean.

Materiala poliisozianato alifatikoekin ondua dago eta horrek erresistentzia handia ematen dio, eta eutsi egiten dio distirari eta koloreari. Baita kanpoko lanetan ere.

Lan profesional bat egiten dugu, eta bezeroaren nahien arabera, beti gomendatzen ditugu kalitatezko bernizak, osasuna eta ingurumena begiratzen dutenak.

  • Ur-berniz ekologiko usainik gabea:

Txomin Lijados y Barnizados-en ingurumena gutxien kaltetzen duten produktuen alde egiten dugu, esaterako ur-bernizen alde. Produktu honek ez dauka disolbatzailerik eta askoz errazagoa eta erosoagoa da ematen. Tresnen garbiketa urarekin egiten da. Abantailetako bat du orban edo mantxa eta hautsaren aurkako babeslea dela, eta eman eta 8 orduren buruan zapaldu egin daitekeela.

null

POLIURETANO BERNIZATUA

Oso material malgua da eta urratzeari erresistentzia handia diona. Ezaugarri nagusienetako bat du gainazalaren iragazgaiztasuna, zona horretan esposizio mekaniko handia dagoenean. Materiala poliisozianato alifatikoekin ondua dago eta horrek erresistentzia handia ematen dio, eta eutsi egiten dio distirari eta koloreari. Baita kanpoko lanetan ere.

Lan profesional bat egiten dugu, eta bezeroaren nahien arabera, beti gomendatzen ditugu kalitatezko bernizak, osasuna eta ingurumena begiratzen dutenak.

null

UR-BERNIZ EKOLOGIKO USAINIK GABEA

Txomin Lijados y Barnizados-en ingurumena gutxien kaltetzen duten produktuen alde egiten dugu, esaterako ur-bernizen alde. Produktu honek ez dauka disolbatzailerik eta askoz errazagoa eta erosoagoa da ematen. Tresnen garbiketa urarekin egiten da. Abantailetako bat du orban edo mantxa eta hautsaren aurkako babeslea dela, eta eman eta 8 orduren buruan zapaldu egin daitekeela.

null
null

ZORUAK JARTZEA

Era guztietako zoruak jartzen ditugu. Itsatsiak (Haritza, Elondoa…), flotagarria eta laminatua. Modeloei buruz informazio gehiago nahi baduzu, lanerako erabiltzen ditugun marka batzuen webguneak kontsulta ditzakezu, hona hemen:

Tarima flotagarria zoladura mota bat da eta nabarmentzen da zoladura zaharretan ondo ezartzen delako, beti ere ongi orekatuta badaude.

Era askotako zoruetan jar daiteke, zementu, terrazo, gres, binilo, ohol, taula, kortxo, moketa, eta abar. Isolatzaile baten gainean jartzen da eta horrek babesten du balizko hezetasunetatik. Oinkatze goxo bat du, eta, ez du kraska egiten zapaltzean.

Aukera zabala dugu tarima flotagarri laminatuan. Markarik onenekin lan egiten dugu, eta hala, zure tarimak garantia eta iraunkortasun berdingabea izango du.

Modelo aukera zabala eskaintzen dugu zoru flotagarri laminatuetan. Instalazioa azkar erraz egiten da, ez da beharrezkoa etxebizitza hustea, era horretako obra bat egiteko. Urratuei eta kolpeei ondo eusten die.

  • Arrastel gainean iltzatuak. Tarima mazizo baten iraunkortasunak, sendotasunak, konfortak eta mantentze-erraztasunak ez du alderik beste kolokazio sistema batzuekin. Iltzatuta doa arrastelen gain edo hormigoiari itsatsia, eta 8 edo 10 aldiz zaharberritu daiteke irauten duen artean.
  • Zolarri gainean itsatsiak (Karsh, Junckers…). Honako honetan,tarima zuzenean itsatsita dago zolarri edo terrazo gainean, itsasgarri bidez.
  • Zura tropikalak (Ipe, Cumaru, Elondo, Teka…). Aholku ematen dugu zurik egokienari buruz, non jarriko den kontuan izanda. Material tropikalik onenekin lan egiten dugu, aire librean egoteko erresistenteak baitira, eta iraunkortasun naturalekoak, babesgarri baten beharrik ez dutenak.
  • Konpositea (Fiberon, Tibertech…). Material oso erresistentea, egina baita beira, karbono, boro edo zeramika zuntzekin. Kanporako konposite tarimak dilatazioak jasaten ditu tenperatura muturrekoetan, hezetasunak ez dio kalterik egiten eta oso erresistentea zaie kolpeei eta eguzki irradiazio etengabeari.
+ Parket flotagarria

+ Laminatuak

Modelo aukera zabala eskaintzen dugu zoru flotagarri laminatuetan. Instalazioa azkar erraz egiten da, ez da beharrezkoa etxebizitza hustea, era horretako obra bat egiteko. Urratuei eta kolpeei ondo eusten die.

+ Tarimak jartzea (barruan)
  • Arrastel gainean iltzatuak. Tarima mazizo baten iraunkortasunak, sendotasunak, konfortak eta mantentze-erraztasunak ez du alderik beste kolokazio sistema batzuekin. Iltzatuta doa arrastelen gain edo hormigoiari itsatsia, eta 8 edo 10 aldiz zaharberritu daiteke irauten duen artean.
  • Zolarri gainean itsatsiak (Karsh, Junckers…). Honako honetan,tarima zuzenean itsatsita dago zolarri edo terrazo gainean, itsasgarri bidez.
+ Tarimak jartzea (kanpoan)
  • Zura tropikalak (Ipe, Cumaru, Elondo, Teka…). Aholku ematen dugu zurik egokienari buruz, non jarriko den kontuan izanda. Material tropikalik onenekin lan egiten dugu, aire librean egoteko erresistenteak baitira, eta iraunkortasun naturalekoak, babesgarri baten beharrik ez dutenak.
  • Konpositea (Fiberon, Tibertech…). Material oso erresistentea, egina baita beira, karbono, boro edo zeramika zuntzekin. Kanporako konposite tarimak dilatazioak jasaten ditu tenperatura muturrekoetan, hezetasunak ez dio kalterik egiten eta oso erresistentea zaie kolpeei eta eguzki irradiazio etengabeari.

EGINDAKO LANAK

AURREKONTUA KONPROMISORIK GABE

Fitxategia atxikitu:

Pribatutasun politika onartzen dut